XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bigarren Atala.- EgitekoakLan-Harremanen alorrean hitzarmenetara iristeko bide izan dedin sindikaritza-erakundeen eta ugazababazkunen arteko etengabeango elkarrizketa egingarri egitea du aurreneko xede Kontseiluak.
Halaber, Autonomia-Elkarteango lan eta gizarte-politikabideei buruzko arazoetarako sail aholkuemaile gisa eratzen da.
Honako egiteko hauek dagozkio, bereziki, Kontseiluari: 1. Jaurlaritzari edo Jaurlaritzako Sailei lan edo gizarte-politikabideei buruzko saloak egitea, eta bai Jaurlaritzak bai hoietzaz gertatutako egitasmoei buruzko argipideak ematea ere.
2. Bere ariozko nahiz Eusko Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatutako Lan- eta gizarte-gaiei buruzko erizpenak, erabakiak, argipide-txostenak edo azterlanak.
3. Gai zehatzei buruz, eta Euskadin lan-harremanentzako berenezko hesparru bat eginbideratzea xede izan dezaten besteei buruz hitzarmenak egitea, hori guzti hori indarreango legeen arauera.